XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez zaituztet umezurtz utziko, etorriko natzaizue; laster munduak ez nau ikusiko; zuek bai, ikusiko nauzue, eta biziko zarete, Ni bizi bait naiz.
Egun hartan ezagutuko duzue, Ni Aitarengan nagoela, eta zuek Niregan eta Ni zuengan.
Nire aginduak hartu eta betetzen dituena, hori da Ni maite nauena; eta Ni maite nauena, maiteko du nire Aitak, eta Nik ere maiteko dut eta agertuko natzaio.
Orduan galdetu zion Judasek
- Zer dela-eta guri agertu, eta munduari ez?.
Jesusek esan zion:
- Ni maite nauenak, maiteko du nire hitza; nire Aitak maiteko du, eta harengana etorriko gara eta berarengan egingo dugu bizileku.
Ni maite ez nauenak, ez ditu betetzen nire hitzak.
Eta entzuten duzuen hitza, ez da nirea, Ni bidali ninduen Aitarena baizik.
Oraindik zuen artean nagoelarik esan dizuet hau.
Baina Aitak nire izenean bidaliko dizuen laguntzaileak, Espiritu Santuak, Hark erakutsiko dizue dena, eta oroitaraziko, Nik esan dizuedan guztia (Jn 14, 18-26).
* Espiritu Santuak lagunduko digu gure eginkizunean.Mintzaldi hauekin, saiatu behar dugu, haurrek uler dezaten, gu gaur Jesusen ikasle garela, Haren jarraitzaile.
Gu gara, Jesusi buruz, besteei hitzegin behar diegunok; Jesusi buruz dakigun guztia eta Hari buruz ikasi dugun guztia, besteei esan behar diegunok; esan beharra daukagu mundu guztiari, Jesusek, Aita Jainkoari buruz, irakatsi ziguna eta abar.